XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ill zorian dagoan gaxo batentzat, presakeri guztiak ilgarri ditezke.

Euskera azkarregi baturatu nai ba-degu, Euskaldunak nazkatzea besterik ez degu lortuko, eta Euskera iltzea.

Goxotasun aundiarekin ibilli bear degu.

Ez dezagun era bat itzali oraindik kea beintzat ematen duan sua!.

Euskaldunek ba-diote oraindik maitasun erromantikoi bat euskerari.

Indarkeri orok, geiegikeri orok, maitasun-ondar ori eraill egingo luke.

Orrelako zerbait lortu zuten orain dala irurogei urteko Garbizaleek.

Euskaldunak nazka-araztea.

Euskaltzaindia el batuaren bitartez lortzen ari dana bera.

Nola jokatu bear degu orduan, euskeraren batasunera irixteko?.

Ona nere iritzia.

Pittinkeri bat edo beste izan ezik, au bera da Kardaberaz-tarren eta Euskerazaleen iritzia ere:.

Iru mailla, iru aldi, ditu egitarau edo programa onek:.

LENENGO MAILLA: Umeak 4, 5, 6, 7, 8 urte dituztenekoa.

Ikastolek erriko euskera erakutsi bear dute mailla ontan.

Mallabi'n Mallabi'koa; Bidani'n, Bidani'koa; Zugarramurdi'n, Zugarramurdi'koa, eta abar.

(Erri-Euskeraren aldeko lenen-ekintza au naitanaiezkoa dugu, Euskaldun guztiak, beren Euskera bazterturik ikustean, nazkatuta euskera ororen arerio biurtzea gura ez ba'dugu Oraintxe bertan jakin dut Tolosa'n nere Tolosa'n baserri bateko etxekojaunak bere semea, ikastolatik atera-ta Eskuela Nacionalera bidali duala, ez bait gendun ume mukizu orren izketarik entenditzen Ez zetorr en bampacirc; gañera guk euskeraz ez gihakigula esanaz.